XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kokaeraren aldetik, lau Ibaizabal-Nerbioi ibaia arroan aurkituak izan dira; hiru Cadagua ibaian (Kortatxu eta Arbuyo, Gûeñes-en eta La Herrera, Zallan).

Laugarrena Nerbioi isurkia den Altube ibaian, Rotabarri, Orozkon.

Seigarrena Lea ibaian dago, Amulua, Aulestin.

Zehaztasun txikietara heldu gabe zerbait azaldu nahi dugu udal mailan gertatzen denaz tipologia eta azuga kopurua dela eta.

Lehenengo eta behin Bizkaiko hamaika udaletan bakarrik kokatzen da, imitorioan agertzen diren azugen ia erdia.

Denen gainetik, Berriz, Markina-Xemein eta Orozko gailentzen dira hamarnakin.

Gero Durango zazpi, Balmaseda, Dima, Gizaburuaga, Gueñes eta Carranza sei azugekin eta, azkenez. Aulesti eta Gordexola bostnakin dira aipagarrienak.

Aipatutako Carranza-tik at (Asón ibai arroa) udal horietako azugen tipologiari so eginaz, hiru adibide azalduko ditugu.

Durangon zazpi azugatik bost arkudunak dira; Aulestin, proportzio bostetik lauean dago eta Gûeñes-en, berdintasuna da arkudunen eta zuzenan arteko proportzioa.

Ikus daitekeenez joerarik hedatuenaren aurkako adibideak ditugu udal horiek.

Fabrika azpiegitura Nahiz eta ezaguna izan zurezko presen eraikuntza Bizkaian (ikus agiri eranskinean edota Ugao-Miraballeseko grabatuan agertzen den azuga), imitorio honetan ez da bat ere agertzen, beraien aztarnarik ez bait dugu aurkitu egindako ikerketan.

Jakin badakigu zuraren erabilera guztiz arrunta izan dela azugen fabrikan, horra hor azugen goialdeko ezpondaren estaltzea, ponportetako ateak, presa ganeko perlangak.

Imitorioan landu ditugun azugen artean, harlanduzko fabrikaren (harlanduxkoak barne) nagusitza nabarmena da, %75era hurbilduz.

Gainerakoak, gehienak, harlangaitzezkoak dira.

Azugen fabrikan, harlanduaren betekizuna, ibaitik behealdera dagoen horma nagusiaren estaltzea da, (...).